IGEak
Zerbitzu hauek eskaintzen dizkio BIGEk federatutako IGEei:
- Telefono zerbitzua egunero.
- Aurrez aurreko laguntza, Gurasoen Elkartearen eskakizunen arabera.
- Orotariko aholkularitza: elkarte bat nola antolatu, lege aholkularitza, juridikoa, lan arlokoa...
- Ikastetxe bakoitzaren behar eta nahi zehatz eta premiazkoak jaso eta bideratzea, udalerri, eskualde edo erkidego mailako administrazioen aurrean ikastetxeen ikuspegia azaltzeko.
- Informazio zehatza ematea honako gai hauei buruz:
- Diru-laguntzak [+]
- Ikasliburuak elkartasunez kudeatzeko egitasmoa.
- Bekak.
- Dekretu eta agindu legegileak hezkuntza arloan...
- Ikastetxeetako alderdi guztietan aholkularitza zerbitzua eskaintzea, esaterako eredu pedagogikoen arloan, eskola kontseiluentzat, araudiak, legediak, ikasketa orientazioa eta abar.
- Gurasoen elkarteak kudeatzeko softwarea. Aplikazio horren bitartez familia eta ikasleen datu-baseak egunean daramatzagu, halaber, kontabilitatea, eskolaz kanpoko ordainketak edo diru-laguntzak.
- Orientazio juridikoko zerbitzua.
- Heziketa proiektu eta egitarau zehatzak diseinatzea ikastetxeentzat:
- eskolaz kanpoko jarduerak
- jangelak, kirolak
- garraioa ...
- Erantzun zibileko asegurua Gurasoen Elkarteek antolatutako ekintza guztietan [+]
- Guraso Eskolak Guraso-Eskolek adituen laguntza dute familientzako orientazio praktikoa emateko garaian. Hain zuzen ere, familia arteko harremanak, baloreen inguruko hezkuntza edo Internet eta telebista erabiltzeko gomendio praktikoak dira lantzen dituzten gaietako batzuk. [+]
- Dokumentuak izapidetzeko aholkuak, diru-laguntzen kasuan esaterako.
- Ikasleen eta boluntarioen aseguruaren kudeatzea [+]
- Guraso elkarteen balizko arazoei konponbidea ematea eta bitartekaritza lanak egitea.
[Menua zabaldu azpiatalak ikusteko]



















