IGE-en aldarrikapenak
2010eko ekaina. Lemoa LHI: 2 urtekoen beken erreklamazioa
Erreklamazioak egiteko idazki batzuk prestatu dituzte Lemoako J. B. Eguskiza Meabe eskolan 2 urtekoen beketan ez delako aurrikusten irakaskuntzarako laguntzarik. Dokumentua ikusi: erreklamazioa_beka_HH_2_urte_(word)
___________________________________________________________________
2010eko ekaina. Eraikuntza berria Derioko Institutuarentzat!
Txorierriko Guraso Elkarte guztiok, 2007ko ekainean, haraneko udal bakoitzean aurkeztu genuen idatzi bat: “Txorierri institutuarentzat eraikuntza berria”. Idatzi hori bidali zen ikusten genuelako administraziotik ez zegoela inolako ekimenik.
2008ko udazkenean, Eusko Jaurlaritzaren 2008-2012ko Azpiegituren Plangintzan, irakaskuntza publikoaren atalean, 3.680.000 € (2008ko balorea) onartu zituen IES DERIO BHI ikastetxearentzat.
Horrekin loturik, 2008ko amaieran Txorierri Institutuko Eskola Kontseiluak, Hezkuntza Delegazioan proposamen bat aurkeztu zuen: “Txorierri Institutuaren antolamendu eta beharren proposamena eraikuntza berria dela eta”.
2008-2009 ikasturtean zehar institutuko zuzendaritza eta Hezkuntza Sailaren arteko hainbat kontaktu izan ziren. Horietan jakin zen, besteak beste, proiektuaren lizitazioa aurreikusita zegoela eta aurrekontua onartuta, 2009an burutzeko.
2009ko udazkenean, Bizkaiko Delegazioan Derioko alkatea, institutuko zuzendaria eta Guraso Elkarteko kideak batzartu ziren. Bertan delegatuak informatu zuen lizitazioa atzeratu egingo zela proiektua burutzeko dirua onartua izan artean. Baita ere, informatu zen Txorierriko hezkuntza beharrizanei erantzuteko asmoz eta Deriokoa zalantzan jarri gabe, Zamudion ere beste institutu berri bat egingo dela. Azkenean, atzerapenak atzerapen, proiektuen burutze ordena mantenduko dutela ziurtatu zuten, hau da, 2010rako zeuden proiektuak ez direla 2009koak baino lehen egingo.
2010ko urtarrilean, Delegazioak haraneko alkateei eta eskola publikoetako zein institutuko zuzendariei jakinarazten die Txorierriko Eskola Mapa zein den eta, bide batez, institutu berriaren proiektua noraezean uzten du (euren aurrekontuen zain) eta Zamudioko proiektuari lehentasuna ematen dio (tramitazio osoa hasteko egon arren).
Txorierriko Guraso Elkarteei informazio zuzena eskuratzea gustatuko litzaiguke eskola mapari buruz gure iritziak emateko. Baina horrek guztiak ez du gure lehentasuna aldatzen: Derioko institutuko lanak lehenbailehen hasi beharra.
Gaur egun, institutuak udal eraikuntza bat okupatzen du, horrek haur hezkuntzako ikasle talde batzuk barrakoietan eskola ematea ekarri du. Institutuak berezko jantokirik ere ez dauka. Nahiz eta krisiaren ondorioz eraikuntza arloan egon den geldialdia nabaria izan, Txorierrin hazkunde demografiko handia aurreikusten da, eta dagoeneko oraingo institutuaren ekipamenduak ez die gaurko beharrizanei erantzuten.
Esandako guzti hori dela eta, idatzi honen bidez dei egiten diegu inplikaturik dauden alderdi guztiei lanean ekiteko Derioko Institutuko eraikuntza berriaren lanak jada has daitezen.
Derion, 2010ko otsailaren 8an.
Txorierri Irakaskuntza Publikoko Guraso Elkarteak
__________________________________________________________________________
2010eko ekaina. Concha (Bilbao) LHI: Konponketa osoa orain!

Bilboko J. M. Sánchez Marcos eskolako IGE eta Eskola Kontseiluak zera eskatzen dio Hezkuntza sailari: "bere ardura bere gain har dezala berehala eta ikastetxea osorik konpon dezala dagokion aurrekontua ipiniz". Informazio gehiago: http://www.kontxaeskola.net/
____________________________________________________________________________
2010eko ekaina. Barakaldoko eskola-mapa
Barakaldoko IGE-ak arduratuta daude etorkizuneko eskola-mapa dela eta. Hori dela eta batzar bat eskatu diote Hezkuntza sailari gurasoen iritziak kontuan izan ditzan berau diseinatzerakoan.





















