Harremana
Euskera | Castellano

‘Eskola txikiak’ kategoriako artxiboa

Eskola Txikietako V. Topaketak

Astelehena, Ekaina 21st, 2010

Eskola Txikietako V. Topaketak ospatuko dira ekainaren 28an Durangoko institutuan.  Hitzaldiak, komunikazioak eta tailerrak egongo dira. 12etan ospatuko den "Elogio a la educación lenta" irakurketa dialogikoa gomendatu nahi dizuegu bereziki. Eskola Txikien web gunean aurkituko dituzue izena emateko orria, egitaraua eta kartela. Informazio guztia

Eskola Txikien Festaren argazkiak

Osteguna, Ekaina 10th, 2010

Ekainaren 13an Altzon (Gipuzkoan) ospatu berri den Eskola Txikien Festaren argazkiak ikus ditzakezue Eskola Txikien web gunean. Horretaz gain, abestia ere entzun dezakezue baita berorrekin osatutako bideoa ere: web gunea ikusi. Argazkiak ikusi.

Eskola Txikien prentsaurrea

Astelehena, Maiatza 24th, 2010

Ostiral honetan, maiatzak 28, goizeko 10etan hasita, prentsaurre bat emango dute Eskola Txikiek Itziar eta Larraulgo eskolen egoera salatzeko.

Prentsaurrean parte-hartuko dute:

-EHIGE-tik (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea): Ana Eizagirre. Eskola Txikien Guraso Elkartetik: Izaskun Karrera.
-Eskola Txikien Irakasle Koordinadoratik: Ixa Lakuntza (sindikatuak ordezkatuko ditu baita ere)
-EUDEL: Igor  Iturain
-LEGEBILTZARRETIK : Garbiñe Mendizabal Hezkuntza Batzordeko lehendakaria.
-MODERATZAILEA: Olatz Urraka  
*Prentsaurreko mahaiaren atzean sindikatuko ordezkariak eta legebiltzarreko parlamentariak egongo dira.

Eskola txikien egoera

Asteartea, Urtarrila 12th, 2010

eskolatxikiakEskola txikien egoeraren aurrean atxikimenduak jasotzen ari da EHIGE. Ondoko dokumentuan irakurri dezakezue informazioa eta atxikimendu orria ere: eskola_txikien_egoera_(pdf)