Harremana
Euskera | Castellano

‘Denetarik’ kategoriako artxiboa

Aniztasuna, erlijioak eta bizikidetasuna

Asteazkena, Ekaina 16th, 2010

"Aniztasuna, erlijioak eta bizikidetasuna" izeneko jardunaldiak ospatzen ari dira Bilboko Alhondegian gaur hasi eta ostiralera bitartean. Bertan parte hartuko du Ana Puente BIGEko presidenteak. Arratsaldero, 7etan hasita, mahainguru interesgarriak daude 2 euroren truke. Informazio gehiago.

Eskola Kirolarako diru-laguntzak

Astelehena, Maiatza 17th, 2010

Maiatzaren 28an amaitzen da 2009-2010 denboraldian Eskola Kirolaren programa barruko lehiatzeko jardueretan parte hartu duten erakundeentzako diru-laguntza eskaera aurkezteko epea. Informazio gehiago: dekretua_(pdf), jarraibideak_(pdf) eta eskaera_orria_(pdf)

Bilboko Udalaren zerbitzuak ikastetxeentzat

Osteguna, Maiatza 13th, 2010

Udal Zerbitzuen Katalogo bat osatu du Bilboko Udalak ikastetxeei eskaintzen dizkien zerbitzuekin. Bilaketak egiteko aukera eskaintzen du beronek hartzaile mota, ikastetxe mota eta ordutegiaren arabera. Horietaz gain, Udalaren hiru zerbitzu azpimarratzen ditu: Udako eskola, Familian hezi eta Bilbo zurekin heziz.

Plazarik gabeko ikasleentzako irizpideak

Asteartea, Maiatza 11th, 2010

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta DBHko ikastetxeetan plazarik gabe gelditu diren ikasleak onartzeko irizpideak argitaratu ditu Bizkaiko Hezkuntza Delegaritzak. Irizpideak ikusi: plazarik_gabeko_ikasleentzako_irizpideak_(pdf)

Testu liburuei buruzko jardunaldia

Astelehena, Martxoa 29th, 2010

libroTestu liburuei buruzko jardunaldia antolatu du EHIGEk Gasteizko Villa Suso jauregian apirilaren 17an. Kataluniako txostena eta Denon Eskola, Sarean eta Samaniego eskolako esperientziak ezagutzeko aukera izango da bertan. Jardunaldiaren gonbidapena.

Udalekuak

Astelehena, Martxoa 22nd, 2010

udalekuakPrest dago Bizkaiko Foru Aldundiaren udalekuetako (izena emateko epea: martxoaren 15etik 26ra) eta Bilboko Udalaren eguneko udalekuetako (izena emateko epea: martxoaren 22tik 28ra) aurtengo eskaintza. Informazio gehiago: Foru Aldundiaren udalekuak 2010 eta Bilboko Udalaren eguneko udalekuak 2010

Zientzia udalekuak

Asteazkena, Martxoa 17th, 2010

logoelhuyarZientzia udalekuak antolatu ditu Elhuyar Fundazioak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailaren laguntzarekin Oiartzungo Arritxulo aterpetxean 12-14 eta 14-16 urte bitarteko ikasleentzat. Hiru txanda eskainiko dira: uztailaren 1etatik 7ra (12-14 urte), 8tik 14ra (12-14 urte) eta 15etik 21era (14-16 urte). 50 gaztek parte har dezakete txanda bakoitzean. Web gunea ikusi.

Aurrematrikulazioa

Asteazkena, Urtarrila 27th, 2010

matrikulazioaOtsailaren 1ean hasi eta 12an amaituko da 2010-2011 ikasturterako haur, lehen eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako aurrematrikula. Hemen duzue informazio guztia.

Hauxe da egutegia:

  • Eskaerak aurkezteko epea: 2010eko otsailaren 1etik 12ra arte
  • Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2010eko otsailaren 15ean
  • Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2010eko martxoaren 12an
  • Behin-behineko zerrendei erreklamazioak egiteko: 2010eko martxoaren 18ra arte
  • Behin betiko zerrendak argitaratzeko: 2010eko martxoaren 26an
  • Zerrendak argitaratzeko (2. eta 3. aukerak): 2010eko apirilaren 30ean
  • Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtsoak jartzeko: 2010eko apirilaren 26ra arte
  • Unibertsitateko ikasketa-plan berriak

    Astelehena, Urtarrila 18th, 2010

    unigidaDatorren ikasturtean Boloniako Plana jarriko da martxan unibertsitateetan. Plan berriak ekarriko dituen aldaketen berri emateko gida bat argitaratu du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak. Lotura honetan ikusi dezakezue gida: Unibersitatera sartzeko gida.

    Gabonak familia giroan

    Astelehena, Abendua 28th, 2009

    museoJai egun hauetan familia giroan egiteko hainbat proposamen egin nahi dizkizuegu: Donostia edo Bilbo ezagutu bus turistikoan, Gasteizko Artium museoko gabonetako jarduerak, Bilboko Arte Eder Museoaren jarduerak familientzat, Bilboko Guggenheim Museoaren jarduerak haur eta familientzat, Euskal Arkeologiaren jarduerak familientzat, Gabonak Zornotzan, dantzaren mundua ezagutzeko tailerrak Foru Aldundiaren Ondaro Aretoan, eta abar. BIDALIZKIGUZUE ZUEN PROPOSAMENAK!!

    Jostailuak oparitzeko gida

    Asteazkena, Abendua 23rd, 2009

    jostailuJolasak haurraren garapenerako ezinbestekoak direla esan daiteke. Alde batetik, bere burua eta ingurua ezagutzeko aukera ematen diote, eta bestetik, komunikazio eta sozializazio tresna garrantzitsua dira. Jostailua, berriz, jolasaren oinarrizko laguntzailea dela esan dezakegu. Maite Garaigordobil, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da eta lan handia egin du jolasen inguruan; jostailuak aukeratzerako eta erosterako orduan, irizpide hauei jarraitu behar zaiela uste du berak: entrevista_maite_garaigordobil_(pdf)

    Informazio gehiago: jostailuak_erosteko_gomendioak_(pdf)

    Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

    Asteartea, Azaroa 24th, 2009

    puntolilaBihar, azaroak 25, Emakumeen aurkako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna ospatuko da. Antolatuko diren kanpaina eta ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu BIGEtik: "Beldur barik", "Puntu lila", eta abar.

    Jeitsi ezazu hemen "Puntu lila": punto_lila_(pdf)

    Azaroak 20: Haurren Eskubideen Eguna

    Osteguna, Azaroa 19th, 2009

    Haurren Eskubideen Konbentzioaren 20. urteurrena ospatuko da azaroaren 20an. Informazio gehiago

    Griperako Hezkuntzako protokoloa

    Osteguna, Iraila 10th, 2009

    Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak A gripea prebenitzeko informazioa eta aholkuak argitaratu ditu, baita hezkuntza arloko jarraibideak ere. Honetan

    aurkitu ahal ditugu.

    Gripeari buruzko gomendioak

    Asteartea, Iraila 8th, 2009

    gripe A euskeraGripeari buruzko informazioa foileto batean argitaratu dute Osakidetzak, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak eta beste erakunde batzuek. Horretan gripea zer den,  zer egin daiteken eta noiz eskatu behar den medikuaren asistentzia edo urgentzietara joan azaltzen da. Informazio telefonoa eta webgunea ere badakar.

    Zelako motxila holako bizkarra

    Osteguna, Iraila 3rd, 2009

    Eskolako motxilaBerriro eskolara eta honekin liburuak, koadernoak eta beste material asko gainean etortzen zaizkigu, batez ere gure seme-alaben bizkarren gainean. Motxila astunen gaia ez da berria, egunero eraman behar duten pisua kontuan hartzekoa da. OCUk (Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Erakundea) motxilei buruzko gomendio batzuk argitaratu ditu bere web gunean. Batez ere haurrek haien pisuaren %10 baino gehiago ez eramatea, motxilek tirante zabalak izatea eta  egoki eta bi sorbaldetan  jarrita eramatea gomendatzen da. Informazio gehiago  KEE-ren webgunean

    Testuliburuen kudeaketa solidarioa

    Ostirala, Ekaina 26th, 2009

    Datorren ikasturtean Testuliburuen eta Curriculum-materialen Kudeaketa Solidarioa egiteko Programa garatzeko jarraibideak aurkituko dituzue atxikitutako dokumentuetan:
    -2006ko deialdi esperimentalera atxikitu zirenentzako jarraibideak: testuliburuen_kudeaketarako_jarraibideak_1_(pdf)
    -Gainontzekoentzako jarraibideak: testuliburen_kudeaketarako_jarraibideak_2_(pdf)
    -Eranskinak: eranskinak_(word)

    Eskola Txikien Jaia

    Osteguna, Ekaina 11th, 2009

    eskolatxikiakIgande honetan ospatuko da Berrobin (Gipuzkoa) Eskola Txikien Jaia "Eskola txikiak bizirik, herri txikiak bizirik" lemapean. Aurtengoa 22. edizioa da eta herriko jende ugari inplikatu da bertan: eskolako partaideez gain, Udala, ikasle ohiak, gazteak, jende heldua eta oro har herriko sektore desberdinak. Guzti horien lanari esker ekainaren 14ean dena prest izango da Berrobin ikuskizun politetaz gozatzeko eta nola ez, patxadan jan eta edateko.

    Jeitsi hemen egitaraua: eskola_txikien_jaia_(pdf)

    Ikas-bi Festa

    Osteguna, Maiatza 7th, 2009

    ikasbiMaiatzaren 17an ospatuko da Arrangoitzen Ipar Euskal Herriko ikastetxe publiko elebidunetako festa Ikas-biren eskutik. Aurtengoa 23garrena da eta ohiko denez, egitarau zabala prestatu dute ume zein helduentzat gaztelu puzgarriak, jokoak, tranpolinak, eta abarrekin. Azpiko loturan duzue kartela.

    ikas-bi-jaia

    Jantokien greba

    Asteazkena, Maiatza 6th, 2009

    Eskola-jantokien pertsonalgoaren greba dela-eta hezkuntza administrazioari, ikastetxeetako zuzendaritzei eta eskola kontseiluei bidali dizkiegun eskutitzak irakurri ditzakezue azpiko dokumentuan.