Martxoa 8th, 2010
Bihar, martxoak 9 eta ostegunean, martxoak 11, jantokietan izango diren greba egunak direla eta, EHIGEren hausnarketa, jarrera eta gomendioak egiten dituen oharra bidali du ikastetxe guztietara Konfederazioak. jangelen_greba_martxoa_(word).
EHIGE atalean artxibatua | Erantzun »
Martxoa 2nd, 2010
Martxoaren 16an BIGEren asanblada orokorra egingo da Bilbon (Boluntan, Ronda kalea 1) arratsaldeko 6etan lehen deialdian eta 6,30etan bigarrenean.
Gai ordena
-Aurreko aktaren onarpena.
-2009ko memoria ekonomikoa eta 2010eko aurrekontua.
-Eskola jantokien proposamena [Jangelak_(doc)]
-Partehartzea Eskola Publikoaren Foroan [EEP_gaur_bihar_(doc)]
-Galdera eta eskakizunak.
Asanbladara etorri ezin bazarate, beste IGE baten esku utzi dezakezue botoa. Hona hemen horretarako bete behar duzuen orria: voto_delegado_asamblea_(doc)
BIGE atalean artxibatua | Erantzun »
Martxoa 10th, 2010
Martxoaren 3an Hezkuntza sailburuak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu zuen Hezkuntza Hirueledunaren Esparrua izeneko dokumentua irakurri dezakezue, gaztelaniaz, ondoko loturan: marco_educacion_trilingue_(pdf)
Legedia atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 26th, 2010
Hasi dira aurtengo ebaluazio diagnostikoa egiteko frogak ikastetxeetan. Hiru oinarrizko konpententzia ebaluatuko dira aurten: hizkuntza komunikaziorako konpetentzia euskara eta gaztelaniaz, matematikarako konpetentzia eta gizarterako eta herritartasunerako konpetentzia. Horietaz gain ebaluazio pilotu bat egingo da ikastetxe batzuetan hizkuntzaren eta matematikaren konpententzia ebaluatzeko. Ebazpena eta 2009ko diagnostikoaren emaitzak (gaztelaniaz) irakurri.
Araudia atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 25th, 2010
Bigarren ilustrazio eta ipuin lehiaketa antolatu du Elkar-ek haurren eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzeko helburuarekin. Bi modalitate antolatu dira: haurrek Xabier Mendigurenek idatzitako "Hiru triku, hiru truku" ipuina ilustratu beharko dute, eta gazteek Jokin Mitxelenak egindako ilustrazio batetik abiatuta ipuina idatzi beharko dute. Elkar-en web gunean daude bai ipuina eta baita ilustrazioak ere. Maiatzaren 7an amaitzen da lanak aurkezteko epea. Oinarriak ikusi.
General atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 25th, 2010
Euskararekin lotutako hainbat informazio eskaintzen duen web gune bat osatu du Bilboko Udaleko Euskara sailak. Bertan aurkituko ditugu, besteak beste, dirulaguntzei buruzko informazioa, euskara lantzeko baliabideak (hiztegiak, softwarea, eta abar), argitalpenak, egitasmoak eta abar luzea. Horietaz gain Bilboko datu soziolinguistikoak, leku izenak eta euskara zein bizkaiera ikasi nahi dutenentzako informazioa ematen du. Buletin batera harpidetzeko aukera ere badago. www.bilbaoeuskaraz.com
Euskara atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 23rd, 2010
“Kultura arteko hezkuntza: etorkinen alaba-semeak eskolan” izeneko ikastaroa antolatu du Hik-Hasik Durangon martxoaren 6an 9:00etatik 14:00etara Monika Madinabeitia HUHEZIko irakaslearen eskutik. Saioaren egitasmoa kultura arteko hezkuntzaren gaineko oinarrizko eduki batzuk (bai kontzeptualak eta baita jarrerazkoak eta prozedurazkoak ere) lantzea da. Halaber, parte hartzaileen hausnarketa eta autokontzientzia bultzatu nahi du ikasle etorkinen eskolatzearen gainean. Informazio gehiago.
Kulturartekotasuna atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 18th, 2010
Duela gutxi ospatu berri den Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna dela eta, pribatutasuna zaintzearen garrantzia gogorarazi nahi duen web gunea osatu dute hainbat erakundek. Hainbat informazio aurkituko dugu bertan: kanpainaren iragarkia, sentsibilizatzeko baliabideak, eta abar. Hauxe da web gunearen helbidea: www.internetsegura2009.com
Teknologia Berriak atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 8th, 2010
Aurten ere "Zinea euskaraz" izeneko ekimena eskaintzen dizuegu Bizkaiko Foru Aldundia eta Gozila zine elkartearekin elkarlanean. Oraingoan ere hiru filma ikusteko aukera dago: bata 6-8 urtekoentzat, bestea 10-12 urtekoentzat eta hirugarren bat DBHkoentzat. Momentuz Bilbo, Gernika eta Muskizko aretoentzako eskaintzak ditugu.
Euskara atalean artxibatua | Erantzun »
Otsaila 4th, 2010
Atzo, otsailak 3, Euskal Eskola Publikoaren jaiaren leloa eta irudia aurkeztu genituen Amurrioko Udaletxean. Dakizuen bezala, ekainaren 6an ospatuko dugu Amurrion. Pablo Isasi Amurrioko alkateak, Ana Eizagirre EHIGEko koordinatzaileak, Cristina Díez Denon Eskolako presidenteak eta Grafik-eko Xabier Gorostiagak egin zuten aurkezpena Lucas Rey eskolako ikasleen laguntzarekin. Bertan izan ziren ere Amurrio eta Aiara Bailarako ikastetxeetako ordezkariak, kultur elkarteetako ordezkariak eta Aiarako Eskualdeko presidentea ere. Jaiaren web gunean aurkituko duzue informazio gehiago: www.ehige-jaia.org
Jaia atalean artxibatua | Erantzun »